• Subcribe to Our RSS Feed

CALENTANDO MOTORES PARA EL SÁBADO EN ARRASATE

nov 15, 2011   //   by admin   //   Blog  //  No Comments

El sábado que viene, día 19, a las 5 de la tarde, hora torera, presentaré mis dos últimos libros dos, Dios nunca reza y ¡Oh, Janis, mi dulce y sucia Janis! en el Gaztetxe de Arrasate / Mondragón. Para calentar motores ya ha salido esto de abajo en Goiena, y el jueves estaré en Arrasatea Irratia en una entrevista, glups, desempolvando mi euskara tarzanesco. Se hara lo que se pueda. Jau. Yepa. Andagüa. Patxi. Patxi…

Patxi Irurzunek bere azken bi eleberriak aurkeztuko ditu Gaztetxean

2011-11-14 13:36:25 Imanol Gallego

Idazle iruindarrak zapatuan aurkeztuko ditu Dios nunca reza eta ¡Oh Janis mi dulce y sucia Janis!, bere azken eleberriak.

Patxi Irurzun idazle emankorra da, oso denbora laburrean bi eleberri kaleratu ditu eta zapatuan Gaztetxean 17:00etatik aurrera bere lanaren inguruan mintzatuko da idazlea. Bi eleberriek Irurzunen estilo anitza argi erakusten dute, oso lan ezberdinak dira-eta.

Dios nunca reza, eguneroko intimo bat da. irurzun beraren etxe-aldaketa batekin hasi eta bere kaleratzearekin amaitzen da. Bi gertakari horien artean gertatzen den guztia ezagutzeko aukera ematen du Dios nunca reza. Irurzunek egunerokoak irakurlea bereganatzen du, langabe edo enpresario izan, guztiek aurkituko dute euren ataltxoa eleberri honetan.

¡Oh Janis mi dulce y sucia Janis! berriz, oso bestelakoa da. Bere lerroetan Irurzunek duen samurtasunaz gainera bere umore garratza ere ageri da. Idazleak eleberri hau katarsi gisa erabili duela dirudi, izan ere, guztiaren kontra egiten baitu, beti ere, bere helmuga umorea den arren.

Bi eleberri hauek ezagutu eta bide batez, nafarroko idazle lotsagabe eta ausartena ezagutzeko aukera polita da zapatukoa.

Leave a comment

ga('create', 'UA-55942951-1', 'auto'); ga('send', 'pageview');