• Subcribe to Our RSS Feed

EN MONDRABERRI & DIARIO VASCO (1)

Abr 16, 2013   //   by admin   //   Blog  //  No Comments

Mondraberri 1

Antzerkia, literatura, internazionalismoa eta feminismoa aste honetako egitarauean
Aurrera darrai Arrasateko Gaztetxearen 22. urteurreneko egitarauak. Bihar bertan preso politikoen nazioarteko egunean parte hartuko dute gaztetxekoek, eta astebururako antzerkia, feminismoa eta literatura izango dira.

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkiak: AGAKO / 2013ko apirilaren 16a, martizena

Joan den asteburuan bazkari herrikoia ospatu eta gero aste honetan aurrera jarraituko dute gaztetxekoek AGAKOren 22. urteurrenerako prestatu duten egitarauarekin. Bihar bertan, eta Arrasateko Askapenarekin eta Nubi Elkartearekin batera Nazioarteko Preso Politikoen Egunaren aitzakian antolatu diren ekimenetan parte hartuko dute. Arratsaldeko 18.00tatik aurrera Saharako preso politikoei gutunak idazteko aukera egongo da Herriko plazan, bertako musikak girotuta, tea hartzeko aukera ere izango dute bertara hurbilduko diren herritarrek.

Ostegunean «Maracas para dos» taldeak emanaldia emango du berriz Kooltur ostegunetako beste emanaldi baten, eta horren ostean antzerkia izango da eguakotx gauean. Karrika Antzerki Taldearen eskutik «Lurra Astinduz» antzezlanaz gozatzeko aukera izango da 22.00tatik aurrera.

Zapatuan berriz feminismoa izango da protagonista gaztetxean. Emakume Txokoak bere hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekimenek gaztetxean egingo dute geldialdia. Kulturaten egin behar diren jardunaldiei amaiera emateko emakumeentzako jai feminista egingo dute zapatu gauean, Belen Nevado DJaren eta zenbait musikariren emanaldiekin.

Aste honetako egitaraua isteko berriz, literaturaz jardungo dute domeka arratsaldean.Patxi Irurzun idazle iruindarrak «La tristeza de las tiendas de pelucas» bere azkeneko lana aurkeztuko du, eta Oscar Behorlegik gauza bera egingo du «La insumisión en Navarra» liburuarekin.

Informazio gehiagorako sartu Arrasateko Gaztetxearen webgunean

Mondraberri 2

Patxi Irurzun eta Oscar Beorlegui idazleak domekan gaztetxean

Literaturari tartea irekiz, domeka bi libururen aurkezpen eguna izango da gaztetxean. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Patxi Irurzun eta Oscar Beorlegui idazle nafarrak izango dira gaztetxean. Irurzunek La tristeza de las tiendas de pelucas liburua aurkeztuko du. Bertan, idazleak ohiko estilo zuzen eta ironikoan eskaintzen ditu 13 ipuin, askotan, estilo tragikomiko batean. Umorea eta tristeziaren oreka ematen da liburu honen orrialdeetan eta bertan, gizartearen aurpegi zikin ugari azalera ateratzen ditu Irurzunek.

Bestalde, Oscar Beorleguik La insumisión en Navarra: Memoria para tiempos de desmemoria liburua aurkeztuko du arrasatearren aurrean. Liburu hau, molde autobiografikoan idatzia, Iruñeko intsumisioaren urteetan kokatzen da, 80 eta 90. hamarkadatan, hain zuzen ere, eta garai hartako agertoki musikaleko talde inkonformistei aipamen berezia egiten die idazle nafarrak.

Dentro de la programación correspondiente al 22 aniversario del gaztetxe, el próximo domingo 21, a las 18.30, se presentarán dos libros editados por Pamiela: ‘La tristeza de las tiendas de pelucas’, de Patxi Irurzun, y ‘La insumisión en Navarra: memoria para tiempos de desmemoria’, de Óscar Beorlegui. De corte autobiográfico y con los años de la insumisión de fondo, el autor sobrevuela la Pamplona de los años 80 y 90, con especial mención a la parte más contestataria de la escena musical de la ciudad.

Leave a comment

ga('create', 'UA-55942951-1', 'auto'); ga('send', 'pageview');